Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus
Izan Inurri elkarteak egiten duen Min(BIZI) podcasta (garai bateko irratsaio moduko bat da podcasta) zuzenean ikusteko aukera egongo da ostegunean, hilak 11, 18:30ean Landetxe kultur aretoan. ‘Hil arte bizi’ izango da saioaren izenburua eta Oiartzunen jorratuko duten gaia dolua izango da. Oiartzungo Udalak antolatzen duen ‘Ostegun feministak’ programaren parte da eta udaleko Berdintasun Sailak eta Izan Inurri elkarteak elkarrekin antolatu dute.
Minbiziaren inguruan oraindik dauden tabuak alde batera utzi eta gai horiek guztiak azaleratu nahi dituzte, normalizatu eta barne korapiloak askatu. Kultura erabiliz, antzerkiak, kontzertuak eta hitzaldiak antolatuz, beldurra sortzen duten gaiak errotik landuz eta ikuspegi kritiko feminista batetik eta umoretik baita. Podcast formatua egingo dute oraingo honetan. Gai ezberdinen inguruan aurretik egin dituzten beste podcastak ere ikusgai dituzte beraien Youtubeko kanalean eta ohiko plataforma digitaletan.
Doan izango da saioa eta joateko gonbidapenak eskuratu daitezke dagoeneko sarrerak.oiartzun.eus webgunean. Saioaren amaieran ikusleek galderak eginaz parte hartu ahal izango dute.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika