Kantak sortzen ikasteko tailerra antolatu dute gaztetxoentzat

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

‘Bengo eta Txillyrekin kantak sortuz’ ikastaroa antolatu dute Udalak eta Adin Txikikoen Mahaiak. Musika sortzeko prozesua azaldu eta abestia sortzeko tailer praktikoa eskainiko dute herriko bi artistek.

12 eta 16 urte bitarteko gazteentzat dago zuzendua. Maiatzaren 27an izango da, larunbata, 16:00etatik 19:00etara. Ikastaroan parte hartzeko izena eman beharko da maiatzaren 22a baino lehen, helbide honetan: https://forms.office.com/e/D43ex0QUSS

20 lagunentzat egongo da tokia. Partehartzaile kopurua betetzen bada, lehenengo izena eman dutenek edukiko dute lehentasuna.

Gehigarriak

Kantak sortzen ikasteko tailerra antolatu dute gaztetxoentzat