Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus
Gipuzkoako Errota Eguna ospatuko da igandean, maiatzak 14. 40 jardueraz osatutako egitaraua izango du aurten Gipuzkoa osoan zehar. Oiartzunen, ibilaldi gidatua antolatu dute Ihurrita Errota sustatzeko elkarteak, herriko errotariek eta Udalak.
Aspaldian hasi zen Oiartzunen errotagintzaren inguruko lanketa. Gaur egun martxan dauden 4 errota bisitatzeko aukera izango da igandean: Iturriozko Txalakako errota (10:00etan), Karrikako Arraskuko errota (11:00etan), Altzibarko Ugarteko errota (12:00etan) eta Ugaldetxoko Ihurritako errota (13:00etan).
9:00etan hasiko da ibilaldi gidatua, Fanderiako errotan. 14:00etan bukatuko da, toki berean, eta bidean dauden lau errotetan gelditu, bakoitza bisitatu eta azalpenak entzuteko aukera izango da. Ibilbide osoa egin gabe nahi den errotako bisitara joateko aukera ere egongo da, bakoitzerako zehaztutako orduan.
Doan da eta parte hartzeko Oarsoaldeako Turismo Bulegoan eman beharko da izena, 943 49 45 21 telefonora deituta edo turismoa@oarsoaldea.eus helbidera idatzita.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika