Orioko hilketa matxista gaitzetsi du Oiartzungo Udalak

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Oiartzungo Udalak Euskal Herrian izan den azkeneko hilketa matxista salatu nahi du. Atzo Orion gizonezko batek bikotekide ohia hil zuen. Aurten Euskal Herrian indarkeria matxistak hildako lehenengo emakumea da. Iaz 4 emakume hil zituzten beren bikotekideek, eta beste bat semeak emandako tratu txarren ondorioz hil zen. 2003tik indarkeria matxistagatik 117 emakume eta 11 haur hil dira Euskal Herrian.

Oiartzungo Udalak, hilketa matxista gogor gaitzesteaz gain, gizarte parekide baten alde lanean jarraitzeko konpromisoa berretsi nahi du.

Era berean, Udalak bat egin du Oiartzungo Feministen Asanbladak bihar (hilak 18) hilketa matxista hau salatzeko egingo duen elkarretaratzearekin (Done Eztebe plazan, 19:30ean) eta herritarrak ere euren gaitzespena adieraztera gonbidatu nahi ditu.

Udaletxeko balkoian indarkeria matxista salatzeko puntu morea jarrita dago.

Gehigarriak

Orioko hilketa matxista gaitzetsi du Oiartzungo Udalak