Udako solstizioko suen berri eman beharko da udaletxean

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Oiartzunen ere ohitura izaten da ekainaren 23 gauean familia eta lagunekin elkartu eta herriko txoko ezberdinetan sua piztea. Gau berezi honetan ingurumen zein pertsonen segurtasuna bermatzeko, egingo diren suak jakinarazi beharko zaizkio udalari.

Hilaren 16a (ostirala) izango da udaburuko suen berri emateko azken eguna. Sua eremu publikoan egingo bada, eskaera aurkeztu beharko da udaletxean. Eremu pribatuan bada, komunikatzearekin bakarrik nahikoa izango da.

Eskaera eta komunikazioak udaletxean bertan edo online aurkeztu daitezke. Eskatzailearen datu pertsonalak eta sua non egingo den zehaztu behar da.

Segurtasun-neurriak betetzeko deia

Egingo diren suek segurtasun neurriak betetzen dituztela ziurtatuko dute udaltzainek. Gogorarazi dutenez, pila ez da hiru metro baino handiagoa izango; erregai solidoak erre behar dira; ke handia sortzen duten edo toxikoak diren materialak ezin dira erre; eraikin, linea elektriko, instalazio, altzari eta ibilgailuetatik gutxienez 15 metroko distantziara utzi behar da eta ezin da sua urbanizatutako zoladuraren gainean egin.

Irizpide hauen inguruko zalantzak argitzeko udaltzaingora dei daiteke (943 49 33 11).

Gehigarriak

Udako solstizioko suen berri eman beharko da udaletxean