Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus
Larunbatean irekiko ditu ateak berriz Oiartzungo turismo bulegoak. Arizmendienea etxe-museoaren sarreran kokatuta dago, Aialde kaleko 4. zenbakian, herrigune historikoan bertan eta udaletxetik oso gertu. Uztailaren 1etik irailaren 3ra bitartean egunero irekiko da, 9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.
Informazioa eta bisita gidatuak
Hurbiltzen den bisitariak Oiartzungo eta eskualdeko baliabide turistikoak, gastronomia, kultura-ondarea eta naturari buruzko informazioa jasoko du. Zenbait jardueretan erreserbak egiteko aukera ere izango da ere: Arditurriko meategia, Tren Berdean irteerak, Doneztebe elizara bisita gidatuak etab.
Era berean, Arizmendienea bisitatu nahi dutenentzat, doako bisita gidatu zerbitzua eskainiko da etxe-museoan. Jauretxea, XVIII. eta XIX. mendeko Gipuzkoako goi-klaseko familien bizimoduaren adibide bat dugu. Etxearen lehen eta bigarren solairuetan garaiko elementuak kontserbatzen dira. Gainera, aurtengo denboraldian berrikuntza bezala, 9 maniki jarri dira etxean zehar garaiko jantziak irudikatuz; Errenteriako Jantziaren Zentroarekin elkarlanean.
Bisita gidatuak uztailaren eta abuztuaren ostiraletan, larunbatetan eta igandetan eskainiko dira. Ostiraletan 12:00etan bisita gidatuak euskaraz, gazteleraz edo frantsesez izango dira, eta larunbat eta igandeetan 10:00etan eta 12:00etan euskaraz eta 11:00etan eta 13:00etan gazteleraz. Bisita gidatu hauek aurretik erreserbatu beharko dira.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika