Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus
Euskal Herrian izan den azkeneko hilketa matxista salatu nahi du Oiartzungo Udalak. Larunbatean Iruñean gizonezko batek bere bikotekidea hil zuen. Aurten Euskal Herrian indarkeria matxistak hildako laugarren emakumea da.
Oiartzungo Udalak, hilketa matxista gogor gaitzesteaz gain, gizarte parekide baten alde lanean jarraitzeko konpromisoa berretsi nahi du.
Era berean, Udalak bat egin du Oiartzungo Feministen Asanbladak gaur (hilak 3) hilketa matxista hau salatzeko egingo duen elkarretaratzearekin (Done Eztebe plazan, 19:00etan) eta herritarrak ere euren gaitzespena adieraztera gonbidatu nahi ditu.
Udaletxeko balkoian indarkeria matxista salatzeko puntu morea jarrita dago.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika