Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus
Hautesleku berria izango dute Iturriotzen igande honetan. Dorretxean egongo da Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan botoa emateko auzoko kutxa, Ozentzio kaleko 3. zenbakian.
Auzoko festak direla eta, Iturriozko ohiko hauteslekua (Argiñene kaleko auzo lokala) ezingo da erabili eta Dorretxeko beheko solairua atondu du Udalak irisgarritasuna bermatu eta hauteskunde hauetan erabili ahal izateko. Zirauki kaleko atetik sartu beharko da (Ozentzio kalekoa itxita egongo da).
Gainontzeko auzoetan ez dago aldaketarik
Gainontzeko zazpi auzoetan ez da aldaketarik izango eta maiatzeko hauteskundeetako tokiak errepikatuko dira. Aurrekoan bezala, Ugaldetxoko bizilagunek auzo lokal berrian eman beharko dute botoa eta Elizaldekoek eskolako frontoian. 7 hautesleku eta 13 mahai egongo dira guztira Oiartzunen:
8.171 oiartzuarrek dute botoa emateko aukera
8.171 oiartzuarrek izango dute uztailaren 23an Espainiako Kongresu eta Senatuko kideak aukeratzeko botoa emateko eskubidea.
2023ko otsailaren 27ko errolda helbidearen baitan egin da mahaietako banaketa. Herritarren bere bozka-lekuarekin zalantzarik badu, online edo udaletxean aurrez aurre argitu dezake zein den bere mahaia:
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika