Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus
Dagoeneko salgai dago Oiartzun 2023 urtekaria. 1956. urtean sortu zuten herrian urtean zehar aipagarri izan diren oiartzuar, talde eta ekimenak biltzeko liburua eta 53. zenbakiak urte hauetan guztietan ezinbesteko bihurtu diren atalak izango ditu.
Hilario Arbelaitzi egin diote elkarrizketa nagusia, euskal sukaldaritza maila gorenean 52 urte eginda erretiroa hartu ostean. Historia atalean, Sein Etxeberria eta Oiartzungo maiorazkoak izango dira hizpide. Seme-alabetan auzo gehienetako ordezkarien elkarrizketak ekarri dituzte orrietara. Herriko elkarte eta eragileek ere badute beraien txokoa aurtengo edizioan.
Oiartzuar ezberdinen lanari esker osatu da aurtengo urtekaria ere. Urtekari Batzordeko kideei, idazleei, elkarrizketatuei eta parte-hartzaile den-denen lana eskertu nahi du Udalak, gure herriko ondarea eta historia jasotzen jarraitzeko egindako ekarpenagatik.
11 salmenta puntu
Hamaika salmenta gune hauetan eskuratu daiteke urtekaria, 4 euroan:
Berezi janari-denda (Altzibar); Pikoketa estankoa (Arragua); Garmendi txokolategia, Garmendia okindegia, Urrats paperdenda eta Zapirain estankoa (Elizalde); Ibarreko gasolindegia eta Martin harategia (Iturriotz); eta, Intxixu jatetxea eta Mamuteko liburudenda (Ugaldetxo).
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika