Hasi dira xanistebanak!

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Hasi dira xanistebanak! Bost egunez festak ez du etenik izango herrian.

Goizetik jai giroa nagusi izan da, Oiartzungo musikariak auzoz auzo ibili baitira xanistebanak iragarriz.

19:30ean puntu-puntuan atera dira zinegotziak lepo beteta zegoen herriko plazara oiartzuarrei sokadantza dantzatzera. Biyurrieneako kideak ere gonbidatu ditu Udalak dantzara, Xanisteban jaietan eta urte osoan zehar herriko gazteak elkartu eta saretzeko egiten duten lanagatik. Kalejiran igo dira zinegotziak Udaletxeko balkoira. Bertan zeuden zai Hilario, Eusebio eta Joxe Mari Arbelaitz anaiak, Zuberoa jatetxeko hiru zutabeak. Pozez eta ilusioz piztu dute festei hasiera emateko txupina.

Suziriarekin batera lehertu da jaia. Gozatu xanistebanak!

Musika emanaldiak gaur gauean

Musikaz gozatzeko eta dantzarako aukera egongo da gaur gauean. 23:00etatik aurrera Trikidantz taldearen izango da Done Eztebe plazan eta 00:00etan Kuluxkaklan eta Duplaren kontzertua txosnagunean.

Gehigarriak

Hasi dira xanistebanak!