Xanisteban Eguna ospatzeko aukera zabala
Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus
Xanisteban Egunean goizean goiz hasi da festa. Oraindik lotara joan ez zirenentzat edo esnatu berrientzat indar hartzeko gosaria izan da 7:00etan herriko plazan, egun nagusiko ekintza denez gozatzeko ezinbestekoa izango da eta!
Abuztuak 3ko egitaraua:
- Goizeko 07:00etan: GOSARI TXOW, Done Eztebe plazan. Antolatzailea: AIA.
- Goizeko 07:00etan: SOKAMUTURRA, Beheko Plazan. Antolatzailea: Auzokalte Elkartea.
- Goizeko 09:00etan: GOIZ ERESIA. Antolatzailea: Lartaun Txistulari Taldea.
- Goizeko 10:30ean: Festetako EZKILA JOALDIAK. Antolatzailea: Oiartzungo ezkila-jotzaile taldea.
- Goizeko 11:00etan: HERRI MEZA NAGUSIA, Done Eztebe Parrokian. Lartaun Abesbatza kantuan, Begoña Bergaretxe harmoniumean.
- Ondoren: 46. KONTZERTU HERRIKOIA, Kontzejupean, Euskal doinu, kanta eta dantzetan oinarritutako emanaldia. Antolatzailea: Lartaun Txistulari Taldea.
- Goizeko 11:30ean: UR PUZGARRIAK, Haurtzaro Ikastolan. Antolatzailea: AIA.
- Arratsaldeko 16:00etan: Madalensoro pilotalekuan, Oiartzungo Auzoen Arteko 35. SOKATIRA TXAPELKETA. Antolatzailea: Artaso Elkartea.
- Arratsaldeko 16:30ean: Ipuin kontaketa 2-6 urte bitarteko haurrentzat, Arizmendienean. Ondoren, merienda osasungarria. Antolatzailea: Elizaldeko Guraso Elkartea.
- Arratsaldeko 19:30ean: DANTZA BILERA txistulariekin, Kastroko iturrian. Antolatzailea: Lartaun Txistulari Taldea.
- Gaueko 23:00etan: Dantzaldia JANUS LESTER taldearekin, Done Eztebe plazan.
- Ondoren: MIKELTXI DJa, Done Eztebe plazan.
- Gaueko 23:30ean: Musika Jaialdia, Txosnagunean (antolatzaileak: Musika Batzordea).
Gehigarriak