Trafikoan mozketak egongo dira igandean, Xanisteban Txirrindulari Sariagatik

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

75. Xanisteban Txirrindulari Saria ospatuko da igandean (hilak 6) eta probak eragina izango du herriko trafikoan. 10:00etatik 13:00etara hainbatetan zeharkatuko dituzte txirrindulariek herriko auzo ia denak. Ibilbidean aldaketak egin dituzten aurten eta bi zati izango ditu lasterketak. Lehenengoan Oiartzun inguratuko dute. Bigarrenean (11:20tik aurrera) Doneztebe plazatik eta herriko erdigunetik pasako dira hainbat aldiz eta hesituta egongo da ibilbidearen zati hau.

Trafiko mozketak eta Lurraldebus autobusik ez

Lasterketak irauten duen bitartean trafiko mozketa laburrak egingo dituzte, txirrindulariak pasatzen diren bitartean. Bideak ez dira guztiz itxiko. Hala ere, Lurraldebus autobusik ez da izango 3 orduz: 10:05ean izango da azken zerbitzua eta 13:25ean ekingo dio berriz ohiko ibilbideari. Bitartean autobus hau Donostiatik Lartzabaleraino bakarrik ibiliko da.

Xorrola eta Taxibusa egongo dira proba martxan dagoen bitartean ere (ordutegian atzerapenak izan ditzakete). Erdigunera joateko zerbitzu hauek erabiltzea edo oinez egitea gomendatu du Udalak.

Gehigarriak

Trafikoan mozketak egongo dira igandean, Xanisteban Txirrindulari Sariagatik