Ostiralean hasiko dira Karrikako festak
Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus
Xanistebanak bukatu eta indarberrituta, berriz ere festarako aukera izango da ostiraletik aurrera herrian. Karrikak hartuko du erreleboa eta lau jai egun antolatu ditu aurten ere Artaso elkarteak.
Abuztuaren 11, 12, 13 eta 15ean ongi pasatzeko aukera izango da auzoan. Hemen egitaraua, egunez egun:
Abuztuak 11, ostirala
- 19:00. Txupinazoa. Ondoren, kalejira Musikenea eta erraldoi txikien konpartsarekin.
- 20:00. Elkarretaratzea Oidultz dultzaina taldeak alaituta.
- 22:00. XXXIV. Truk txapelketa.
Abuztuak 12, larunbata
- 9:00. XIII. BTT lagun irteera
- 10:00. Goiz erestiya Oidultz taldeak alaituta.
- 10:30. Haurrentzako ginkana bizikletarekin, OTXEren eskutik.
- 17:30. Puzgarriak eta egur jolasak Karrikako belardian.
- 18:00-19:30. XXII. Sagardo probaketa eta II. Patata tortila lehiaketa (etxetik egina ekarritakoa).
- 19:00. Herri kirolak. Partaideak: Xabier Zaldua, Aratz Mugertza, Nerea Arruti, Amalur Arbelaitz, Araitz eta Oinatz Elgeta.
- Ondoren, plater konbinatuak afaltzeko aukera.
- 23:00. Antzerkia.
Abuztuak 13, igandea
- 10:00. Goiz erestiya.
- 10:30. Karrikako III. Haur Krosa.
- 11:00. Haur jolasak.
- 13:00. Toka txapelketa.
- 14:00. Auzo bazkaya.
- 17:00. Herriko artisauen azoka.
- 17:30. Haurrentzako I. bizkotxo lehiaketa eta txokolatada.
- 18:30. Zaldi proba mundiala. Partaideak: Txibiter (Azkoitia), Fermin Santamaria (Kantabria).
- Ondoren, otar eder baten zozketa egingo da eta beti bezela, plater konbinatuak afaltzeko aukera.
Abuztuak 15, asteartea
- 10:00. Goiz erestiya Lartaun txistulayakin egunai hasiera emateko.
- 10:15. Meza.
- 11:00. Haurtzaro dantza taldea.
- 12:00. Pilota partida ikusgarriyak.
- 17:45. Idi dema. Partaideak: Jesux Garaiar Mixiyua, Iñaxio Telleria eta Aitor Matxain.
- Ondoren, otar eder baten zozketa eta beti bezela plater konbinatuak afaltzeko aukera.
- 23:00. Su artifizialak eta Suzko zezena jaiei amaiera emateko.
Gehigarriak
Fitxategiak