Kiroldegiko gimnasioa berritu du Udalak

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Elorsoro kiroldegiko gihartze eta kardio gelak berritu ditu Udalak. Makina berriak eta lur berezia jartzeaz gain paretak ere margotu ditu. Geroz eta oiartzuar gehiagok erabiltzen du ekipamendu hau ariketa fisikoa egiteko. Bizimodu aktiboa eta osasungarria sustatzeko eta kalitatezko zerbitzua emateko modernizatu du kirolgunea.

40 gailu berri jarri dira, gehienak gihartze-gelan. Espazio horretan sektorizatutako hogei makina, geltoki anitzeko bi eta pisu libreko ekipamendua jarri dira. Entrenamendu kardiobaskularreko gelan ere 16 makina aldatu dira.

177.000 euroko inbertsioa egin du Udalak kirolgunea berritzeko. Zerbitzuan ahalik eta gutxien eragiteko abuztuan egin dira lanak eta oraindik makina batzuk falta diren arren (datozen egunetan iritsiko dira ergometroak eta mankuerna gehiago) dagoeneko erabilgarri dago gimnasio berria.