17.053 erabiltzaile izan ditu udako igerilekuak

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Igandean bukatu zen udako igerilekuko denboraldia eta hiru hilabete hauetan izan duen erabileraren berri eman du Oiartzungo Udalak. Milaka izan dira aurten ere udal instalakuntza hau erabili duten oiartzuarrak. Ekainaren 10etik irailaren 10era 17.053 pertsona joan dira bertan bainatzera.

Aurtengo udako eguraldi aldrebesa dela eta zertxobait jaitsi da erabiltzaile kopurua (iaz baino 2.592 lagun gutxiago ibili dira). Hilabete jendetsuena uztaila izan bazen ere, orduan nabaritu zen bereziki aldea, 2022an baino 3.346 pertsona gutxiago joan baitziren igerilekura. Aldiz, iraileko bero boladak direla eta asko igo da azken bi asteetan bisitari kopurua; 2022an baino 1.105 lagun gehiago ibili dira.

Hauek dira hilabetez hilabete izan dituen erabiltzaileak:

  • Ekaina: 3.165 (2022an baino 17 gutxiago)
  • Uztaila: 5.917 (3.346 gutxiago)
  • Abuztua: 5.142 (334 gutxiago)
  • Iraila: 2.829 (1.105 gehiago)

Gehigarriak

17.053 erabiltzaile izan ditu udako igerilekuak