Oiartzunen energia eskuragarria eta ez kutsatzailea lortzeko ekintza plana diseinatuko dute herriko ikasleek

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Aurreko ikasturtean egindako diagnostikoan oinarrituta, 2023-2024 ikasturtean Garapen Jasangarrirako “Energia eskuragarria eta ez kutsatzailea” 7. helburua lantzen jarraituko dute Oiartzungo ikasleek.

Herriko egoera hobetzeko proposamenekin esku-hartze plana diseinatuko dute Oiartzungo bi ikastetxeetako Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikasleek. Eskolako Agenda 2030 programaren baitan gauzatuko diren ekintzekin adin guztietako ikasleak ahalduntzea, eragile aktiboak izatea eta sarean lan egitea lortu nahi da.

Ikasturte amaieran aurrera eramandako ekintza eta proiektuak aurkeztuko dizkiete ikasleek udal ordezkariei eta Udaletik ere martxan jarri litezkeen hobekuntza proposamenak egingo dizkiete.

Gehigarriak

Oiartzunen energia eskuragarria eta ez kutsatzailea lortzeko ekintza plana diseinatuko dute herriko ikasleek