Abaraxka berriz ere martxan

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Oporretan deskantsatu ondoren, indarberrituta eta gogo handiz ekingo dio urriaren 2an Abaraxka Udal Ludotekak ikasturteari. Ireki dute dagoeneko izenematea.

Urriaren 2an 15:30ean egingo dute Familia Eremuko azalpen bilera, 0 urte eta HH 5. maila bitarteko haurrak dituzten familientzat. Urriaren 3an (15:30ean hau ere) ludotekako azalpen bilera egingo dute, Lehen Hezkuntzako haur eta familientzat. Bi saioen ondoren ate irekiak egingo dituzte, txokoa ezagutu eta izena emateko.

Astelehenetan egongo da zabalik Familia Eremua eta asteartetik ostiralera ludoteka, 16:30etik 19:30era.

Larunbatero Abaraxka ibiltaria

Urriaren 7an (larunbata da) irekiera festa antolatu dute gainera, 16:30ean Kontzejupe plazan. Larunbatero jarraituko du Abaraxka udal ludotekak aisialdi eskaintza egiten. Horietan parte hartzeko ez da beharrezkoa izena ematea.

Gehigarriak

Abaraxka berriz ere martxan