Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus
Uztailaren 1etik irailaren 2ra egon da zabalik Oiartzungo Turismo Bulegoa. 2.030 bisitariri egin die harrera zerbitzuak; 688 lagun izan ziren uztailean, 1.301 abuztuan eta 61 irailean. Iazko datuekin alderatuta %30 igo da bisitari kopurua.
Oiartzuarrak izan dira bertaratu diren asko (%42), herriko ondarea ezagutzeko antolatzen diren bisita gidatuetan parte hartu edo museoen inguruko informazioa jasotzera. Gipuzkoako beste herrietatik (%16), Herrialde Katalanetatik (%9), Frantziatik (%8) eta Gaztela eta Leondik (%6) ere jende asko etorri dira gure herria ezagutu eta naturaz, euskal kulturaz, ondareaz eta historiaz gozatzera.
Tren Berdea, Arizmendienea eta Elizako bisita arrakastatsuak
Herritar eta bisitarien artean interes handiena piztu duena Arditurrira doan Tren Berdea izan da. Uztaila eta abuztuan asteazkenero eskaini dituen bi bidaietan 668 pertsonek hartu dute parte. Arizmendieneako eta Doneztebe Elizako doako bisitak ere oso jendetsuak izan dira: 216 lagunek ezagutu zuten etxe-museoa eta 142k eliza.
Eskatutako informazioari dagokionez, herriko Arditurri, Soinuenea eta Luberri museoek interes handia sortu dute. Herriko interes guneak ere ezagutu nahi izan dituzte bisitarien eta inguruko mendi ibilbideen informazioa ere askok eskatu dute.
Euskara izan da bisitariak artatzeko gehien erabili den hizkuntza (%52). Gaztelania (%39), frantsesa (%8) eta ingelesa (%1) ere erabili dira.
Balorazio oso positiboa
Aurten iaz baino 381 bisitari gehiago izan dira uztaila eta abuztuan eta balorazio oso ona egin dute Udalak eta turismo bulegoko koordinatzaileek. Datuek berresten dute antolatu diren bisita gidatuak eta jardueren eskaintzak oso erantzun positiboa izan dutela aurten ere. Horregatik, turismo bulegoa itxita egon arren, herriko ondarea ezagutarazteko eskaintzarekin jarraituko dute datozen hilabeteetan ere.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika