Abian da Oarsoaldeko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen sektorean, euskara sustatzeko estrategien azterketa prozesua

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Oiartzungo Udala eta Oarsoaldeko beste hiru udalak azken hamarkadetan eskualdeko hiri-ekonomiako sektoreetan (merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak) euskara sustatzeko garatu dituzten estrategia eta ekimenen balorazioa burutzen ari dira.

Martxan jarritako egitasmoak ebaluatu nahi dituzte, egokiak eta emankorrak izan diren ikusi eta aurrera begirako bide-orri oparoena marrazteko.

Kontsumitzaileen eta establezimenduen iritziak jasotzeko galdetegi labur bat prestatu dute horretarako. Oarsoaldeko herritar denak gonbidatu dituzte betetzera. Urriaren 27ra arte egongo erantzuteko epea. Online egin behar da, helbide honetan: https://labur.eus/merkoar

Gehigarriak

Abian da Oarsoaldeko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen sektorean, euskara sustatzeko estrategien azterketa prozesua