Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus
2024 urteko Elorsoro kiroldegiko kuota murriztua eskatzeko epea zabalik dago. 2024ko abonuari dagokion arren, 2023ko azaroaren 10a aurretik egin behar dira eskaerak.
Prezio orokorren gainean %40ko hobaria izango dute bizikidetza unitate bakoitzerako zehaztu duten errenta kopurura iristen ez diren bazkideek (Udaleko webgunea ikus daiteke taula, Iragarki Taulak ataleko Dirulaguntzak sailean).
Aurreko urteetan prezio murriztuak izan dituzten bazkideek ere egin behar dute eskaera berriz eskatu nahi badute deskontua (urtero egin behar da).
Hauek dira onartu dituzten ohiko tarifak eta prezio murriztuak (hileko):
Ezgaitasuna dutenentzat doan
%33 edo gehiagoko ezgaitasunak dutenek banakako kuota doan izango dute.
Familia abonuko bikoteko bi kideek ezgaitasuna dutenean ere ez dute tarifa ordaindu beharko. Familiako bideren batek desgaitasuna duen kasuetan, familia-unitatea lagun bat gehiago gisa kontabilizatu eta horren araberako baremoak aplikatuko dira.
Eskaerak, Udaletxean
Eskaera orria www.oiartzun.eus-eko Tramiteak atalean dago eskuragarri. Eskaera orriaz gain familia liburua (familia ugarien edo guraso bakarreko familien kasuan soilik) edo ezgaintasun ziurtagiria aurkeztu behar da, hala dagokionean. Gainontzeko baldintzak betetzen direla ziurtatzeko ez da dokumentaziorik aurkeztu behar; eskatzaileak kontrakorik adierazten ez badu Udalak eskuratuko du informazioa.
Udaletxean aurkeztu beharko dira eskaerak (kiroldegian ez). Harreran (astelehenetik ostiralera 8:00etatik 14:30era) edo web orriko erregistro elektronikoaren bidez egin daiteke.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika