Hasi dituzte Ongizate saila Fermiñenera pasatzeko lanak

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Hasi du Oiartzungo Udalak Ongizate saila Fermiñene etxean egokitzeko proiektua. Azken urteetan asko handitu da zerbitzua; eskaintza sendotu eta zabaldu da eta orain arte zuen kokalekua txiki gelditu da.

Fermiñenera pasata, orain eta etorkizunean sor daitezkeen beharrei erantzuteko espazioa sortuko dute. Zerbitzu hobea eskaintzeko toki gehiago eta egokiagoa izateaz gain, saila Doneztebe plaza erdian dagoen eraikin oso batean kokatuta, protagonismoa, zentralitatea eta ikusgarritasuna emango diote.

80.000 euroko aurrekontua dute lanetik eta urte amaierarako bukatuko dituztela aurreikusi dute.

Azgazkian, Olaia Lasa Ongizate zinegotzia eta Agustin Lekuona Hirigintza zinegotzia.

Gehigarriak

Hasi dituzte Ongizate saila Fermiñenera pasatzeko lanak