Asteartean egingo dute urriko ohiko udalbatzarra

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Ezohiko egunean egingo dute hilabeteko ohiko udalbatzarra. Osoko bilkurak hileko azken asteazkenetan egin ohi dituzten arren, asteartean egingo dute urrikoa (hilak 24), urriaren 25ean grebara deituta baitaude administrazioko langileak. Haien grebarako eskubidea ahalik eta gehien errespetatzeko egingo dute egun aldaketa, EH Bilduko zinegotzien ekimenez eta EAJko zinegotziekin adostuta.

Ordutegia ere berezia izango da. 16:00etan egingo dute, ordubete beranduago Ttur-Ttur eta UEMAk pleno aretoan bertan antolatu duten 'Nola eragin zure seme-alaben hizkuntza ohituretan?' hitzaldia errespetatzeko.

8 gai landuko dituzte, tartean EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak Eusko Jaurlaritzaren 179/2019 Dekretuaren hainbat artikulu baliogabetzeko emandako epaiari buruzko adierazpen instituzionala.

  1. Aurreko batzarrari dagokion aktaren onarpena.
  2. EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak Eusko Jaurlaritzaren 179/2019 Dekretuaren hainbat artikulu baliogabetzeko emandako epaiari buruzko adierazpen instituzionala.
  3. Udal Ikastola Partzuergoaren estatutuen aldaketa.
  4. Elorrondo 10ean igogailua ezarrita zoru publikoaren okupazioa onartzea.
  5. Beste ekitaldietako ordainagiriak baliogabetzea, zuzentzea edo berrikustea.
  6. 22/23 ikasturteko E1 Eskola Kirola, Eskola pilota, Muittu! eta eskola ordugaineko ekintzen koordinazio egitasmoak sustatzeko Oiartzungo ikastetxeekin sinatutako hitzarmenetatik eratorritako dirulaguntzaren bigarren zatiaren ordainketa onartzea.
  7. Beste organoen jardueraren jarraipena.
  8. Eskari-galderak.

Gehigarriak

Asteartean egingo dute urriko ohiko udalbatzarra