Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus
1936ko Gerran fusilatutako herritarrak gogoratzeko lore-eskaintza egin zuten udaleko bi talde politikoek Domusantu Egunean, 36ko gerrako gudarien omenez Peña Gancheguik kanposantuan sortutako monumentuan.
Kattin Txikiko kideekin batera ekitaldian izan ziren alkatea eta udaleko zinegotziak; Joana Mendiburu, Agustin Lekuona, Garazi Urdampilleta, Oihana Irastorza eta Aiako Harria Gaztelumendi EH Bildukoak eta Janire Mitxelena eta Rafael Bergaretxe EAJkoak.
Lore-eskaintza honekin frankistek gerra garaian hildako oiartzuarrak eta hemen fusilatutako Gipuzkoako beste herrietako bizilagunak gogoratu nahi izaten ditu urtero Udalak, memoria, justizia eta erreparaziorako.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika