Otsailaren 17an izango da Delirium Tremens eta Zurrounk taldeen kontzertua

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Iragarri dute bertan behera gelditu ziren Delirium Tremens eta Zurrounk taldeen kontzertuen data berria: otsailaren 17an izango da, 22:30etik aurrera Landetxe Kultur Aretoan. Sarrerak salgai daude dagoeneko, sarrerak.oiartuzn.eus helbidean 12 euroan (egunean bertan 15 €).

Joan den larunbaterako zegoen aurreikusita bi talde hauen kontzertua baina bertan behera gelditu zen azkenean. Azaroaren 4rako sarrerek otsailerako balioko dutela adierazi du Udalak. Hala ere, azarorako erosi zuen norbaitek otsaileko kontzertua joateko aukerarik ez badu dirua itzultzeko eskatu dezake. Bi modutara egin daiteke: sarrerak@oiartzun.eus helbidera idatzita edo Landetxeko leihatilan bertan, astelehenetan 17:30etik 19:00etara.

Euskal rockaren bigarren kolpearekin batera sorturiko taldea da Delirium Tremens. 1991. urtean desegin zen arren, 2022an eszenatokietara itzuli ziren ‘Hordago’ izeneko disko berriarekin. Azken hilabeteetan kontzertuak eskaintzen ibili dira Euskal Herrian zein Espainiar Estatuan. Otsailaren 17an herrian egingo dute emanaldia, Zurrounk talde oiartzuarrarekin batera.

Gehigarriak

Otsailaren 17an izango da Delirium Tremens eta Zurrounk taldeen kontzertua