Azaroaren 13an hasiko da ‘Motxian Eby’ bideo-erronka lehiaketa

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Motxian Eby’ bideo-erronka lehiaketa antolatu du, hirugarren urtez, Oarsoaldeko Euskara Batzordeak, eskualdeko 12 urtetik 16 urtera arteko gazteentzat. Aurten, Julen Castillo aktoreak botako dizkie erronkak. Oarsoaldeko Euskara Batzordeak lehiaketan parte hartzera animatu ditu eskualdeko gazteak.

Bi izango dira aurtengo erronkak. Lehenengoa azaroaren 13an ezagutuko dute gazteek eta hilabeteko epea izango dute erantzuteko. Bigarrena, berriz, otsailean ezagutuko dute. Tartean, urtarrilean zehar, Asmazank lehiaketak antolatuko dira gazteekin eskualdeko herrietan.

Lehiaketa www.motxianeby.eus webgunearen bidez jarraitzeko aukera izango da. Bertan zintzilikatuko dira erronka bakoitzaren aurkezpen bideoa eta baita erantzun gisa egindako bideo guztiak ere.

Erronka bakoitzeko hainbat sari

Lanak www.motxianeby.eus webgunearen bidez bidali beharko dira. Lehiaketan parte hartzeko baldintzak eta gainerako informazioa ere bertan egongo da eskuragarri. Epeak honako hauek izango dira:

  • Lehenengo erronka entregatzeko azken eguna abenduaren 17a igandea izango da.
  • Bigarren erronka entregatzeko azken eguna, berriz, martxoaren 10a izango da.

Zirikatzaile lanak egingo dituen Julen Castillok eta Kuadrillategiko gazteek erabakiko dituzte sarituak. Hauek izango dira sariak:

  • Erronka bakoitzeko bideorik onena: 150 €ko saria.
  • Bi erronkak amaitzean, bideo guztien artean onena: 200 €ko saria.
  • Herri bakoitzeko bideorik onena: 50 €ko saria.

Gehigarriak

Azaroaren 13an hasiko da ‘Motxian Eby’ bideo-erronka lehiaketa