Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus
Herrikide berriei ongietorria emateko saioa antolatu dute azaroaren 26an (igandea da). Azken 12 hilabeteetan 291 pertsona etorri dira Oiartzunera bizitzera eta harrera beroa egingo diete denei datorren igandean. 11:00etan izango da, Abaraxka udal ludotekan (kontzejupe plazan).
Otordutxo baten bueltan elkartuko dira Oiartzunera etorri berri diren herritarrak eta hemen lehendik bizi direnak: urrutitik eta ez hain urrutitik etorritako auzokide berriak, betitik edo aspalditik Oiartzungo herritarrak direnak, haurrak, helduak, gurasoak… Bertako eta urrutiko jakiak eta doinuak izango dira protagonista.
2015ean hasi Oiartzungo Udala bizilagun berriei harrera egiten. Udaleko Euskara eta Gizarte Ongizateko Sailak eta Abaraxka ludoteka elkarlanean ari dira 26ko hitzordua prestatzen eta azken hilabeteetan Oiartzunen erroldatu direnei eskutitza bidali diete parte hartzera gonbidatuz. “Gure herria nolakoa den kontatzeko” oiartzuarrak eta herriko eragileak ere animatu dituzte saiora, “harrera askoz naturalagoa baita esperientziak lehen pertsonan kontatuta. Egin diezaiegun herriko bizilagun berriei guri egitea nahiko genukeen harrera!“.
Ondoren munduko arrozak dastatzeko aukera plazan
Azaroaren 26ko egitaraua borobiltzeko ‘Munduko arrozak’ ekimena antolatu du Abarka GKEak bigarren urtez Udalaren laguntzarekin. Janariaren eta sukaldearen bitartez munduko kultura ezberdinak ezagutarazi nahi dituzte, “janaria hizkuntza unibertsala delako eta kulturartekotasuna errazten duelako”.
2022an arrozarekin nazioarteko 14 errezeta ezberdin prestatu zituzten eta 300 bisitari baino gehiago izan zituen ekimenak. 11:00etan hasiko da aurtengo jaialdia eta 15:00ak bitarte arroza kozinatzeko hainbat errezeta eta modu ikusi, ikasi eta dastatzeko aukera egongo da Doneztebe plazan. Besteak beste herrialde hautako errezetan prestatuko dituzte: Maroko, Pakistan, Frantzia, Sahara, Senegal, Kamerun eta Portugal.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika