Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus
Ipuinekin, munduko txoko ezberdinetara edo gure barnera egiten dugu bidea. Baina gure barrua islatzen duen bezala, inguratzen gaituen gizartearen ispilu ere badira ipuinak. Eta tamalez dezentetan azaltzen dira ipuinetan betikotu behar ez diren ereduak.
Haurren hezkuntzan eta sozializazio prozesuan garrantzia handia dute ipuinek eta horregatik bibliotekako haurren liburuetan sexu genero rolen inguruan ematen diren mezuak ikuspegi feministatik aztertu zituen Oiartzungo Udalak joan den urtean. 'Sustraietatik eraldatuz' dokumentalean jaso dituzte emaitzak.
Haur eta gazte literaturak genero berdintasunaren eraikuntzan nola eragiten duen aztertzen du dokumentalak. Oiartzungo bibliotekan eta beste liburutegietan haurren esku dauden liburuak aztertzeko zenbait ikerketen berri eman eta gaiaren inguruan aritu eta aditu diren Lur Gallastegi idazlearen, Ainara Azpiazu ilustratzailearen, Kalandra Pamielako Carmen Elviraren testigantzak jaso dituzte.
Estreinaldia Landetxen
Landetxe Kultur Aretoan emango dute Parean Elkarteak egindako 35 minutuko dokumentala estreinakoz. Asteartean izango da (hilak 28), 18:30ean. Doan da eta sarrerak.oiartzun.eus helbidean hartu daitezke gonbidapenak.
Hemen ikusi daiteke trailerra.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika