Xabier Lete XXXVI. Prosa eta Poesia Lehiaketak baditu saridunak

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Xabier Lete Prosa eta Poesia Lehiaketako sari banaketa egin zuten atzo Landetxe Kultur Aretoan, poeta oiartzuarraren heriotzaren hamahirugarren urteurren egunean. Aiako Harria Gaztelumendi Hizkuntz normalizaziorako zinegotziak eta Aitziber Arnaiz Hizkuntz Normalizaziorako Teknikariak eman zioten hasiera XXXVI. edizioko ekitaldiari.

Gogorarazi zutenez, euskarazko literaturaz gozatzeko, euskaraz irakurtzeko ohitura hartzeko eta idazteko zaletasuna sustatzeko helburuarekin jarri zen martxan lehiaketa hau. “Hogeita hamaseigarrenez poesia eta kontakizun ederrak idatzi dizkigute gure herriko haur eta gazteek”. Idazkien atzean dagoen “sormen lan handia” nabarmendu zuten. Parte hartu duten guztiei eskerrak eman zizkieten. “Tamalez lan mordoxka bildumatik kanpo geratu dira, baina gogoa eta ilusioa jarri eta ahalegina egin duzuen guztioi mila esker. Segi horretan!”

Suo-Gan taldeko Oihane Mitxelena eta Edurne Saizarren musika doinuak lagun, irabazleak beraien ipuin eta olerkien zatiak irakurtzera igo ziren oholtzara. Ekaitz Zabalza ilustratzaileak marrazki bihurtu zituen saritu bakoitzaren istorioak.

Hauek izan ziren sarituak, sailez sail:

PROSA:

  • LH 3
    • Saria: Hur Lasa Alkorta, Urtebetetzeak buelta eman du
    • Saria: Laida Goya Berroeta, Gabonetako historia
    • Aipamen berezia: Mattin Zalakain Gonzalez, Gabonetako arazoa
  • LH4
    • Saria: Garoa Zabala Artola, Gabon magikoak
    • Saria: Luma Lujanbio Martiarena, Lagunak
    • Aipamen berezia: Elur Ziaurritz Olaziregi, Nolakoa da hiltzea
    • Aipamen berezia: Larraitz Maritxalar Lekuona, Sagarraren dimentsioa
  • LH 5-6
    • Saria: Xuhar Larretxea Muxika, Liburu magikoa
    • Saria: Jare Ziaurritz Olaziregi, Beranduegi da
  • DBH 1-2
    • Saria: Aiora Zaldua Elizetxea, Amonaren urrezko sinadura
    • Saria: Malen Campo Elizetxea, Pottolo
    • Aipamen berezia: Martxel Aragón Hernández, Migranteak
  • DBH 3-4
    • Saria: Ane Lekuona Arregi, Mariñela
    • Saria: Kattalin Arabolaza Palomo, Giltzapean

 

POESIA:

  • LH 5-6
    • Saria: Elene Otaño Blanco, Mitologia
    • Saria: Iñaki Lasa Guimon, Bizitza
    • Aipamen berezia: Alatz Nazabal Olasagasti, Poesia
  • DBH 1-2
    • Saria: June Del Teso Olaizola, Ezer gabe hobe
    • Saria: Aroa Arbide Zalacain, Zer da bizitza?
  • DBH 3-4
    • Saria: Irati Gaztelumendi Yarzabal, Bizi garen bitartean
    • Saria: Lur Larrañaga Arretxe, Ezagutu ginen eguna
    • Aipamen berezia: Lorea Arruabarrena Destribats, Orri zuri-zuria
  • 16-18 urte
    • Saria: Malen Etxebeste Lekuona, Ezin dut
    • Saria: Maren Aginaga Bote, Loratu

Gehigarriak

Xabier Lete XXXVI. Prosa eta Poesia Lehiaketak baditu saridunak