2024ko lehentasunak adostuko dituzte abeltzainek eta Udalak

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Oiartzungo mendietako beharrak antzeman eta mantentze lanak gauzatzeko urtean zehar hainbat bilera egiten ditu Goilarrek, Oiartzungo Abeltzainen ordezkariek, Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldunduko Etorlur-eko teknikariek osatzen duten mahaiak. Urtero herriko abeltzain guztiekin batzar ireki bat ere egiten dute. Larunbat honetan (hilak 27) egingo dute 2024koa.

Iaz herriko mendietan egindako lanen berri eman eta urte berrirako beharrak jaso nahi dituzte. 12:00etan bilduko dira, udaletxeko areto nagusian, eta herriko abeltzain denak gonbidatu dituzte parte hartzera.

Gehigarriak

2024ko lehentasunak adostuko dituzte abeltzainek eta Udalak