Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus
Lau langile berriak mantentze-lanetako ofizial bat eta erabilera anitzeko hiru peoi izango dira. Sei hilabeteko kontratu hauen bidez pertsonen enplegagarritasuna hobetzea lortu nahi da.
Oiartzungo Udalak enplegua eta gizarteratzea sustatzen jarraitzen du, Oarsoaldea Garapen Agentziarekin lankidetzan. Langabetuak gizarteratzeko eta laneratzeko hainbat proiektu dituzte martxan, zailtasun handienak dituztenei lehentasuna emanaz.
Kontratazio Publikoko Programek 60 eta 70 kontratazio artean sortzen dituzte udaletan urtero. Gainera, Kontratazio Pribatuko eta Lehen Aukera Programekin Oarsoaldeko enpresetan enplegua sustatzen da. Hauei esker lan merkatu arruntean urtean 40 eta 50 kontratazio berri egiten dira. Bazterkeria egoeran edo egoera arriskuan dauden pertsonei zuzendutako programa okupazionalak ere eskaintzen dira, gizarte zerbitzuekin elkarlanean.
Formakuntza, orientazioa eta bidelaguntza
Enplegua sortzeko ekintza ezberdinez gain, oiartzuarren enplegagarritasuna eta lan aukerak hobetzeko hainbat baliabide eskaintzen ditu udalak Agentziaren bidez. Urtero eskualdeko 1.700 langabe inguru artatzen dira eta lana bilatzeko lan-orientazioa eta laguntza ematen zaie. 400 enplegu-eskaintza eta 100 praktika inguru kudeatzen ditu Oarsoaldeko Garapen Agentziak, tokiko enpresen eta enplegu-bilatzaileen arteko konexioa erraztuz. Formakuntza programak eta ikastaro trinkoak ere eskaintzen dituzte, besteak beste.
2024ean ere lan aukera berriak sortu, eskualdeko ekonomia inklusiboagoa sustatzen jarraitu eta gizarteratzea bultzatzeko konpromisoa berretsi dute Oiartzungo Udalak eta Oarsoaldeko Garapen Agentziak.
Argazkian, Joana Mendiburu Oiartzungo alkatea eta Patxi Arrazola, Oarsoaldea Garapen Agentziako Enplegu Sailaren zuzendaria.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika