Otsaila, motza baina konpletoa

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Ihotien ohitura inondik ez da akabo, Oiartzunen baitago juerga gaitza negun. Horixe kantatuko dute Intxixu, Basandre, Sorgin eta ehundaka oiartzuarrek otsaileko lehen asteburuan herriko plazan, suaren bueltan dantzan. Eta hala da. Urteko hilabeterik motzenerako prestatu dituzten ekintza denak agendan ezin kabitu ibili dira herriko eragileak eta Udala.

Ihoteek emango diote hasiera otsailari. Oiartzungo festarik berezi eta parte-hartzaileenaren ondoren indarberritzeko aukera handirik ere ez da izango. Hitzaldiak, kontzertuak, literatura-saioak, zine emanaldiak, bakarrizketa, mendi irteerak, antzerkia eta beste hainbat hitzordu prest dituzte. Ikusi hemen denak.

Gehigarriak

Otsaila, motza baina konpletoa