Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus
Duela gutxi hasi dira Gurutzeko hondakin-uren araztegia (HUA) birmoldatzeko lanak Oiartzunen. Bertan, 2010az geroztik, inguruko etxebizitzetako eta ostalaritza-jardueretako hondakin-uren isurketak bildu eta tratatzen dira.
Instalazioa zaharkituta geratu da gaur egungo karga kutsatzailea tratatzeko, eta, zenbait elementu aldatzeko eta errendimendua hobetzeko 2021ean zenbait erreforma egin baziren ere (125.000 euroko inbertsioa egin zen), agerian geratu da jarduera handiago bati ekiteko beharra.
Duela gutxi hasi dituzte Gurutzeko HUA birmoldatzeko lanak, 447.850 €-ko aurrekontuarekin. Proiektuaren jarraipena egiten egon dira Joana Mendiburu Oiartzungo alkatea eta José Ángel Ercilla Añarbeko Urak sozietateko Zuzendari Gerentea. Global Omnium Medioambiente, S.L. - Ansareo Obras Construcciones y Conservación, S.A. ABEEak egingo ditu obrak apirilean amaitzea aurreikusten da.
Jarduera nagusiak honako hauek izango dira: egungo biodisko bidezko arazketa-sistema (populazio txikientzat oso hedatua) ordeztea aireztapen luzearen bidezko erreaktore biologikoko sistema klasiko batekin, ponpaketa-putzu bat eraikitzea eta dekantagailua handitzea. Horrela, hondakin-uren bizileku-denbora luzeagoa izango da, eta beharrezko tratamendua behar bezala egiteko aukera emango du. Hobetzeko beste jarduera batzuk ere egingo dira, hala nola instalazio elektrikoa birmoldatzea, prozesua automatizatzea eta dagokion kontrol-gela.
Proiektatutako araztegiaren kokapena egungoaren berdina denez, egungo araztegiaren ia fase guztiak aldi baterako zerbitzutik kanpo geratu beharko dira otsailaren erdialdetik apirilaren erdialdera bitartean, gutxi gorabehera, obra zibil berria eta beharrezko ekipo berriak instalatu ahal izateko. Epe horretan, aurretratamenduaren fasea bakarrik egongo da martxan (elementu solidoak hondakin-uretatik kentzea), eta errekara isurtzen den urak ohikoa baino karga kutsatzaile handiagoa izango du, nolanahi ere, araztegirik ez balego izango lukeena baino txikiagoa.
Behin obrak amaituta, instalazioak behar bezala garbituko ditu Gurutze auzotik datozen hondakin-urak, eta, era berean, Uraren Euskal Agentziak emandako isurketa-baimena beteko da.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika