Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus
Lau egun besterik ez dira falta urteko astebururik arrakastatsuenerako eta Ihote Taldea eta Udala hasi dira Intxixu, Basandre eta Sorginei zibilizaziora ongietorria egiteko dena prestatzen. Herritarrak ere badabiltza zaku, kanabera eta kolorezko zapiekin herriko txoko denak apaintzen.
Gogotsu daude oiartzuarrak herriko pertsonaiarik maitatuenekin batera festaz gozatzeko. Ostiraletik igandera jendetza ibiliko da Doneztebe plazaren bueltan eta horregatik mugikortasunarekin lotutako zenbait neurriren berri eman du Udalak.
Larunbatean gaueko zerbitzu berezia eskainiko du Xorrolak, etxerako bueltarako kotxerik hartu behar ez izateko. Zortzi auzoak lotuko ditu orduro, 22:00etatik 06:00etara. Manuel Lekuona biblioteka ondoko geltokitik aterako da eta Xanistebanetako gauetan egin ohi duen buelta egingo du. Herriko plazatik urrutien dauden auzoetara joango da lehenengo:
Elizalde eskolan aparkalekua
Ostiral eta igande arratsaldean bilduko da jende gehien plazan eta ahal dela oinez edo garraio publikoan joateko eskatu dute Udaletik. Autoa behar dutenentzat, ohiko tokiez gain, Elizalde eskolan ere aparkatzeko aukera egongo da ostiral arratsaldetik igande gauera. Beraz, kotxeak errepide eta espaloietan ez uzteko eskatu dute.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika