Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus
Dagoeneko kontsultatu daiteke apirilaren 21eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetako errolda eta botoa emateko mahaien kokapena. Errolda 2023ko azaroaren 29ko informazioaren baitan osatu da (hau da, egun horretan erroldatutako helbidearen baitan zehaztu du INE-k botoa herritar bakoitzak zein tokitan eman behar duen botoa).
Elizaldeko hauteslekua, eskola barruan
Botoa emateko tokiei dagokienean, iaz egin zituzten aldaketak mantenduko dituzte: Ugaldetxoko bizilagunek auzoko lokal berrian eman beharko dute (Rafael Pikabea etorbidea 56-58) eta iturrioztarrek Dorretxean (Ozentzio kaleko 3. zenbakian, baina Zirauki kaleko atetik sartu beharko da).
Elizaldeko hauteslekua izango da hitzordu honetan berrikuntza bakarra. Elizalde ikastetxean egongo dira auzotarren boto-kutxak, baina frontoian izan beharrean oraingoan ikastetxe barruan, lehen egoten ziren tokian.
Gainontzeko tokiak berdin mantenduko dira:
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika