Udalekuetako hezitzaileentzako tailerra antolatu dute martxoaren 15ean

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Udaberria ate joka dugun honetan, Oiartzungo Udaleko Hizkuntza Normalizaziorako sailak UEMArekin elkarlanean udalekuetako hezitzaileentzako tailerra antolatu du martxoaren 15ean.

Helburu nagusia da gure herrietako udalekuetan arituko diren hezitzaileei euskararen erabilera sustatzeko erraminta praktikoak eta zehatzak ematea. Tailer parte hartzailea eta dinamikoa osatu dute aurtengo honetan ere, Oiartzunen arituko diren hezitzaileentzako zinez interesgarria.

17:30ean hasiko da saioa eta bi orduko iraupena izango du. Elorsoro kiroldegiko bilera gelan egingo dute. Tailer parte hartzailea izango da eta talde dinamika anitzak egingo dituzte horretarako.

25 pertsonentzat egongo da tokia. Interesa dutenez galdetegi hau bete beharko dute izena emateko, martxoaren 11 baino lehen: https://forms.gle/me1WfedgQBXMSWAG8

Oiartzungo Udalak antolatzen dituen udalekuetan lan egiteko tailer hau egitea ezinbestekoa dela gogorarazi dute antolatzaileek.

Gehigarriak

Udalekuetako hezitzaileentzako tailerra antolatu dute martxoaren 15ean