Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus
DBH 2-3 mailetako gaztetxoentzako mugaldeko udaleku ibiltaria prestatu du Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilguneak, Oiartzungo Udalaren, Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen eta Sarako eta Urruñako Herriko Etxeen laguntzarekin.
Muga administratiboak gaindituz, iparraldeko eta hegoaldeko gazteen arteko harremanak eraiki eta sendotzea dute helburu. Euskara eta euskalkiak ezagutu eta praktikatzea, parte hartzea bultzatzea, eta natura, kultura eta kirola ardatz hartuaz Euskal Herriko hainbat txoko ezagutzea sustatu nahi dute.
6 eguneko ibilaldia
Oiartzunen hasiko da udalekua, uztailaren 15ean. Egunez egun Urruñara arteko ibilbidea osatuko dute, herriz herri jarduera ezberdinak eginez. Uztailaren 20an iritsiko dira helmugara, Urruñara. Tartean, Lesaka, Bera eta Saran egingo dituzte geldialdiak:
Izen ematea online, martxoaren 29a arte
Udaleku berri honetan parte hartzeko hiru baldintza besterik ez dira bete behar: Oiartzunen, Bortzirietan, Saran edota Urruñan erroldatua egotea;, 2009-2010 urteetan jaioa izatea eta euskaraz jakitea.
Martxoaren 29a bitarte eman daiteke izena (online egin behar da). Toki kopuru mugatua izango da eta gehienez ere 40 gaztek izango dute parte hartzeko aukera.
Udalekuaren prezioa 120 eurokoa da. Familiek apirilean jakinen dute izen ematea onartua izan den. Antolatzailea haiekin harremanean jarriko da ordainketa bideratzeko eta behar den dokumentazioa eskatzeko.
Informazio zehatza eta izen ematea, hemen: https://ttipi.eus/mugaldeko-udalekua-aurkezpena
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika