Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus
Maskulinizatutako kirola izan da pilota historikoki. Askoz gehiago dira kirol honetan aritzen diren gizonak emakumeak baino. Iaz Udalak ikuspegi feministatik egin zuen kirol arloko diagnostikoak ere begi-bistan utzi zuen errealitate hori: 53 oiartzuarrek egiten dute pilota federatua. Gizonezkoak denak. Eskola Pilotan ere nabarmena da aldea. Eskola Pilotan 50 haurrek eman dute izena, baina horietatik soilik 4 dira neskak.
Nahiz Oiartzunen azken urteetan lanketa ezberdinak egin diren pilota modalitate ezberdinetan emakume eta gizonen parte-hartzea parekatzeko, oraindik bide luzea dago eginbeharra emakumeek pilotan aritzeko dituzten oztopoekin bukatzeko.
Zentzu honetan, pilota emakumeena ere badela ikusarazi eta kirol hau probatzeko aukera eskaintzeko ekintza ezberdinak antolatu dituzte asteburuan Udalak.
Topaketa eta profesionalen partidua
Pilota topaketa egingo dute larunbat goizean. Pilotako modalitate ezberdinak probatu eta lantzeko aukera izango dute LH 5 eta 6ko neskek, txanda ezberdinetan. 10:00etan egingo dute LH6koek eta 11:00etan 5. mailakoek. 15 minutu lehenago geldituko dira Madalensoro kanpoan, eta bertatik abiatuko dira jarduera ezberdinetara. Toki berean bukatuko dute gero ordu bete beranduago, 11:00etan (LH 6) eta 12:00etan (LH 5).
Eskola kiroleko parte hartzen dutenez gain, bi ikastetxeetako LH5 eta LH6ko neska denak gonbidatuta dituzte pilota topaketara.
Emakumeen pilota partidua profesionala antolatu dute iganderako. 12:00etan izango da, Madalensoron. Andrea Aldaregia eta Olatz Ruiz de Larramendi, Goiuri Zabaleta eta Irati Zabalaren aurka arituko dira. Aurretik, bertako Eskola Pilotako haurren partiduak izango dira (11:00etan). Sarrerak 5 euroan jarriko dituzte salgai egunean bertan, Madalensoroko leihatilan.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika