Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus
Hamar egunez Euskal Herriko txoko guztietatik ibili ostean, martxoaren 23tik 24rako gauean iritsiko da 23. Korrika Oiartzunera. Alderik alde zeharkatuko du herria. 00:27ean Arraguatik sartu eta lehen aldiz Aritxulegirainoko bidea egingo du euskararen aldeko lasterketak.
Herriko 32 eragile eta elkartek izango dute ordu gutxira Baionan irakurriko den mezua gordeta duen lekukoa eramateko ohorea. Atzetik segika izango dituzte ehundaka oiartzuar, herriko kaleetan barrena guztiok elkarrekin euskaraz bizi nahi dutela aldarrikatzeko.
Egun guztiko egitaraua
Gauean iritsiko da Korrika eta itxaronaldia laburragoa egiteko egun osoko egitaraua antolatu du Korrika Batzordeak. Ostegun eta ostiralean giroa berotzen joateko ere hainbat ekintza prestatu dituzte:
- Osteguna, martxoak 21:
- 18:00etan: Bertso-poteoa, Landetxetik.
- Ostirala, martxoak 22:
- 15:00etan: Korrika Txikia. Jarraian, askaria.
- 17:00etan: Eskolaz kanpoko ekintzen erakustaldia. Ondoren, plaza apainketa gazteek egindako pankartekin.
- 18:30ean: Beroketa gidatua: Uxue, Garazi eta Malen.
- 19:00etan: Korrika Gaztea. Ondoren, mezuaren irakurketa eta askari autogestionatua.
- 21:00etan: Pintxo-poteoa.
- Larunbata, martxoak 23:
- 11:00etan: Dultzaineroak.
- 12:00etan: Mutxikoak.
- 13:00etan: Argazki ofiziala lekuko eramaileekin.
- 16:30ean: Zirku tailerra. Bitartean, puzzlea margotzea eta murala osatzea.
- 18:30ean: Pirritx, Porrotx eta Marimototsen pagoaren landaketa, Arizmendin.
- 19:30ean: June Galardiren kantaldia.
- 22:30ean: Dj Txillardegi. Afari autogestionatua.
- 00:15ean: Beroketa gidatua, Luix Mitxelenarekin.
- 00:27an: Korrikaren iritsiera, Arraguan.
- Korrika pasatzean: Dj Txillardegik pintxatzen jarraituko du.
Ibilbidea eta lekuko eramaileak:
- 2663. km (00:27): Aldeguna, Arraguako biribilgunean.
- Niessen, Autobideko biribilgunean.
- Tajo, Saltokin.
- Labore Oarso, Labore Oarson.
- 2664. km (00:33): Oiartzun Kirol Elkartea, Ugaldetxoko futbol zelaian.
- Ugaldetxo Kultur Taldea, Matteoko bihurgunean.
- Haurtzaro Ikastola, Mendibileko autobus geltokian.
- 2665. km (00:40): Elizalde ikastetxea, Pikabeneko biribilgunean.
- EH Bildu, Tolaitako autobus geltokian.
- Etxerat eta Sare, Elizalde hotelean.
- 2666. km (00:45): Oiartzungo Udala, Done Eztebe plazan.
- Karaez-Oiartzun, Ibargain musika-eskolan.
- Killirikupe, Santusene biribilgunean.
- 2667. km (00:50): Altzibarko festa batzordea, Altzibarko plazan.
- Artaso, Peruenen.
- Iturri Berri, Zokolon.
- 2668. km (00:57): Girizia, Fortalezan.
- Bizardia, Ametsegian.
- Auzokalte, Auzokalten.
- 2669. km (01:04): Gogortzenetarrak, Pagoaldea industrialdean.
- Oiartzungo Asanblada Feminista, Lesakako bidea 3n.
- 2670. km (01:12): Ezker abertzalea, Arditurriko bidegurutzean.
- Wikiemakumeak eta Zilibito Records, Lesakako bidea 4n.
- 2671. km (01:19): EAJ, Txarondo baserrian.
- Papresa, Lesakako bidea 5en.
- Intxixu-AEK, Lesakako bidea 5en.
- 2672. km (01:26): Añaki, Portuburu baserrian.
- Miren areto futbol taldea, Lesakako bidea 6n.
- 2673. km (01:32): Biyurrienea, Baztertxo baserrian.
- Carrefour, Lesakako bidea 7n.
- 2674. km (01:36): Iturriozko jai batzordea, PR Bidegurutzean.
- Arritxulo eta Tomaxen borda, Lesakako bidea 8n.