Oielekuko borda, udaberrirako prest

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Oiartzungo txoko berezienetarikoa da Oieleku. Bertako mairubaratzeez, basoez, paisaiaz eta lasaitasunaz gozatzera joaten dira oiartzuarrak eta bisitariak. Txango eta egun-pasetarako toki aproposa izaten da.

Inguruko azpiegiturak txukun mantentzen saiatzen da Udala eta bertako borda berritzeko lanak bukatu ditu. Teilatua eta sarrera konpondu, barruan sua egiteko dagoen tokia egonkortu eta hesiak eta bankuak berritu ditu. 6.800 €ko aurrekontua izan dute lanek.

Gehigarriak

Oielekuko borda, udaberrirako prest