’Oiartzun 2024’ urtekarirako lanak bidaltzeko epea irekita dago

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Herriko ondarea, kultura eta historia biltzea izaten da Oiartzun urtekariaren helburua, urtean zehar herrian gertatu diren gertakari esanguratsuenak jaso eta plazaratzea. Urtekari Batzordea martxan dago jada, eta hasi dira aurtengo alea osatzen. Horrekin batera, herritarrek eta elkarteek euren idazlanak bidaltzeko aukera dute, maiatzaren 1a bitarte.

Idazlanek gehienez bi orrialde eta bi argazki izango dituzte. Gaia dela eta, espazio gehiago behar izanez gero, Urtekari Batzordeko kideekin harremanetan jarri beharko dute egileek. Hauek baloratuko dute idazlanari toki gehiago ematea interesgarria ote den.

Lan guztiak kultura@oiartzun.eus helbide elektronikora bidali behar dira.

Gehigarriak

’Oiartzun 2024’ urtekarirako lanak bidaltzeko epea irekita dago