Primerako ekitaldiak izango dituzte Mugaldeko Udalekuan

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

2009 eta 2010 urteetan jaiotako gaztetxoentzat estreinakoz antolatu duten Mugaldeko Udaleku Ibiltarian egingo dituzte ekintzen berri eman du Ttur-Ttur Euste.

Uztailaren 15ean Oiartzunen hasi eta 20an Urruñan bukatuko dute bidea, Lesaka, Bera eta Saran egonaldiak eginda. Sei egunak primeran pasatzeko egitarau zabala antolatu dute. Gaubelak, rap ikastaroa, kantuak sortzeko tailerra, leize-zuloetara ibilaldia, euskal sortzaileen bisitak… Giro ezin hobea izango dute gazteek:

  • ‘Oinak bideak’ bertsolaritzari buruzko ibilbidea
  • Kantuak sortzeko tailerra Berako musikariekin
  • Amets Arzallus eta Miñan
  • Sarako leizeetara bisita
  • Herri kirolak Gaiarekin
  • Bisita gidatua Ibardingo mugetan
  • Rap tailerra Odei Barrosorekin
  • Gaubelak, dinamikak… eta ongi pasatzeko hainbat jarduera

Izen-ematea, apirilaren 30era birtarte

Bizkor ibili beharko dute plan bikain hauetan parte hartu nahi duten gaztetxoek, 40 lagunentzat prestatu baitute udalekua eta plaza gutxi gelditzen baitira libre. 2009-2010 urteetan jaio eta Oiartzunen, Bortzirietan, Saran edota Urruñan erroldatuta daudenek eman dezakete izena, apirilaren 30a bitarte. Online egin beharko dute, helbide honetan: https://ttipi.eus/mugaldeko-udalekua-formularioa/. Udalekuaren prezioa 120 eurokoa da.

Muga administratiboak gainditzeko

Muga administratiboak gaindituz, iparraldeko eta hegoaldeko gazteen arteko harremanak eraiki eta sendotzea du helburu Mugaldeko Udalekuak. Euskara eta euskalkiak ezagutu eta praktikatzea, parte hartzea bultzatzea, eta natura, kultura eta kirola ardatz hartuaz Euskal Herriko hainbat txoko ezagutzea sustatu nahi dute. Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilguneak antolatu du lehen edizio hau, Oiartzungo Udalaren, Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen eta Sarako eta Urruñako Herriko Etxeen laguntzarekin.

Gehigarriak

Primerako ekitaldiak izango dituzte Mugaldeko Udalekuan