Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus
8.250 oiartzuarrek izango dute igandean Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetan botoa emateko eskubidea. Herriko zazpi lekutan 13 boto-kutxa jarriko ditu horretarako.
Hauteslekuen kokapena zein den gogorarazi du Udalak. Iaz egin ziren aldaketak mantenduko dira: Ugaldetxoko bizilagunek auzoko lokal berrian eman beharko dute (Rafael Pikabea etorbidea 56-58) eta iturrioztarrek Dorretxean (Ozentzio kaleko 3. zenbakian, baina Zirauki kaleko atetik sartu beharko da). Elizalden, aldiz, ikastetxeko frontoian izan beharrean ikastetxe barruan jarriko dituzte hautes-mahaiak, lehen egoten ziren tokian.
Udalak gogorarazi du 2023ko azaroaren 29an erroldatutako helbidearen baitan zehaztu duela INE-k herritar bakoitzak zein tokitan eman behar duen botoa. Beraz, azken hilabeteetan erroldan aldaketaren bat egin duten herritarrek aurreko helbideari dagokion hauteslekura joan beharko dute.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika