12 gai asteazkeneko udalbatzarrean

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Asteazken honetan (hilak 22) egingo dute apirileko ohiko udal osoko bilkura. Normalean baino ordu erdi lehenago ekingo diote saioari, 17:30ean, ondoren Arraguan auzoa biziberritzeko egiten ari diren parte-hartzeko prozesuko bigarren saiora joateko (18:30ean izango da hau).

Hamabi gai landuko dituzte, tartean EH Bildu udal taldeak proposatutako bi mozio; adierazpen askatasunaren aldekoa lehena eta Palestinaren aldekoa bigarrena.

Hau izango dira asteazkeneko aztergaiak:

  1. Aurreko batzarrei dagozkien akten onarpena.
  2. Adierazpen askatasunaren aldeko mozioa onartzea, EHBildu udal taldeak aurkeztutakoa.
  3. Palestinarekiko Erantzukizuna Elkartearen Palestinaren aldeko mozioa onartzea, EHBildu udal taldeak bereganatutakoa.
  4. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta Oiartzungo Udalak 2020an sinatutako lankidetza-hitzarmenaren luzapena onartzea, Oiartzungo udalerrian zuzkidura-bizitokien eta alokairu erregimeneko babes sozialeko etxebizitzen sustapena ahalbidetzeko.
  5. Oarsoaldea S.A. eskualde-garapenerako agentziaren eta Oiartzungo Udalaren arteko hitzarmenaren onarpena berrestea, Eskualdeko Energia Bulegoaren zerbitzua Oiartzunen eskaintzeko.
  6. Oiartzungo Mugikortasun Plana hasieraz onartzea.
  7. Emieta baserriko ataritik beheko belardira doan bidea herri bideen inbentariotik kentzea, pribatua izateagatik.
  8. Oiartzungo udalerrian hiri-garbiketako eta etxeko hondakinen bilketa eta garraioko zerbitzu-kontratuaren luzapena onartzea.
  9. Beste ekitaldietako ordainagiriak baliogabetzea eta dagokionean, itzulketak egitea eta ordainagiri zuzenak igortzea.
  10. Katastroko 5. poligonoko 6. lursaila, erabilera publikoko ondasuna, berreskuratzeko espedientea dela eta Udalak hartutako erabakiaren aurka aurkeztutako 34/2023 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan emandako epaiaren berri ematea.
  11. Beste organoen jardueraren jarraipena.
  12. Eskari-galderak.

Gehigarriak

12 gai asteazkeneko udalbatzarrean