Oarsoaldeko enplegu zerbitzu berria, oiartzuarrentzat eskurago

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

1993tik eskualdeko herritar eta enpresei lan esparruan laguntza eskaintzen die Oarsoaldeko Enplegu Zerbitzuak. Zerbitzu osoa berritu eta lekualdatu dute berriki. Errenteria-Oreretako Olibet auzoan zegoen orain arte, eta Larzabal auzora lekualdatu dute (31. zk.). Oiartzuarrentzat eskuragarriago egongo da beraz, Arraguako autobus geltokitik bi minutura.

Trantsizio hau mugarri bat da agentziak komunitateari zerbitzu hobea emateko duen misioan, ikuspegi berrituarekin berrikuntzan eta laneratzean.

Eskualdeko garapenerako ezinbestekoa

Agentziak eskualdean aurrerapenerako eta aukeretarako motorra izaten jarraitzeko konpromisoa berretsi du, enplegua bilatzen ari diren pertsona guztiei eta lan-arrakastarako bidean dauden enpresei laguntzen jarraitzeko esperantzan.

Ekainaren 13an egingo dute inaugurazio ofiziala, baina dagoeneko hasi dira herritarrak eta enpresak bulego berrian artatzen.

Astelehenetik ostiralera dago irekita, 8:00etatik 14:30era. Zerbitzu eraginkorra bermatzeko, ezinbestekoa da hitzordua eskatzea (943 510 200 telefonora deituta edo oarsolan@oarsoaldea.eus helbide elektronikoan).

Informazio gehiagorako, bisitatu webgunea.

Gehigarriak

Oarsoaldeko enplegu zerbitzu berria, oiartzuarrentzat eskurago