Maiatzaren 6a bitarte luzatuko dute Oiartzungo argazki zaharren erakusketa

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Apirilaren 22an ireki zuten Landetxen Zaintzadik eta Oiartzungo Topalekuak antolatutako herriko argazki zaharren erakusketa intergenerazionala. Ordutik hamarnaka oiartzuar hurbildu dira bildu dituzten ehundik gora argazkiak ikustera.

Deialdiaren arrakasta ikusita, erakusketa aste bete gehiago luzatzea erabaki dute antolatzaileek. Maiatzaren 6a bitarte egongo dira ikusgai argazki zaharrak, Landetxeko egongelan (0 solairuan).

Primerako erantzuna

Oiartzungo argazki zaharren erakusketak izan duen erantzunagatik “oso eskertuta” daudela adierazi dute Zaintzadiko dinamizatzaileek. “Joan den astelehenean jarri genuen martxan, eta geroztik jende pila bat hurbildu. Bertaratu den jendeak oso balorazioa positiboa egin digu gainera”.

Ostegunean egin zuten aurkezpen saio berezia oso jendetsua izan zela nabarmendu dute. 30 pertsona baino gehiago azaldu ziren aurkezpen irekira. Aurretik, Abaraxka udal ludotekarekin batera topaketa intergenerazional “hunkigarria” egin zuten. Adinekoen dinamizazio eta azalpenen bitartez garai bateko Oiartzun ezagutzeko aukera izan zuten haurrek.

Etorkizunean lanketa honi jarraipena egiteko bidea sortu dela uste dute Zaintzadiko kideek. Oraingoz, erakusketa aste bete gehiago mantentzea erabaki dute. Bertan jarritako txokoak herritarrek ekarpenak egiten jarraitu dezaketela gogorarazi dute (argazkien azalpenak jarri edo irudi berriak uzteko).

Gehigarriak

Maiatzaren 6a bitarte luzatuko dute Oiartzungo argazki zaharren erakusketa