Xanistebanak iragartzeko kartelaren bila dabiltza

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

2024ko herriko festetako kartel lehiaketa martxan du Udalak. Maiatzaren 31 arte izango dute sortzaileek haien proposamenak egin eta aurkezteko epea (udaletxeko informazio bulegoan entregatu behar dira). Lan guztien artean onenak aukeratuko dituzte Xanistebanetako Jai Batzordeko kideek.

Kartel denekin erakusketa egingo dute Xanistebanetan zehar. 37 lan aurkeztu ziren iaz, 25 helduenak eta 12 gaztetxoenak.

Bost sari

Teknika librea erabili daiteke. Kartelaren neurria 70x50 zentimetrokoa izango da eta ‘Xanistebanak 2024’ agertu beharko du. Genero-berdintasunaren irizpidearen zainketa ere kontuan hartuko du epaimahaiak aurkezturiko lanetan.

Bost lan onenek izango dute saria. Lau dirutan izango dira eta bat formakuntza beka gisa: irabazlea (600 €); oiartzuar onena (300 €); bi akzesit (bakoitza 50 €koa) eta 100TZE Sormen Espazioan urtebeteko matrikula.

Lehiaketaren oinarriak hemen daude eskuragarri.

Gehigarriak

Xanistebanak iragartzeko kartelaren bila dabiltza