Oiartzungo Erroten Astea antolatu dute maiatzaren 9tik 12ra

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Maiatzaren 12an Gipuzkoako Errota Eguna izango da ospakizuna hiru egunez luzatzeko egitaraua prestatu dute aurten Oiartzunen Ihurrita Errota sustatzeko elkarteak, herriko errotariek, Ondarearen Mahaiak eta Udalak.

Erroten funtzionamendua ezagutu eta ondare honen balio kultural eta historikoa ezagutzera eman nahi dute. Horretarako, maiatzaren 9an hasi eta 12a bitarte, hitzaldia, ibilaldia eta bisitak izango dira edizio honetan.

Egitaraua

  • Maiatzak 9, osteguna: ‘Errotarri-harrobiak Oiartzunen’ hitzaldia Javier Castroren eskutik. 19:00etan Arizmendienean.
  • Maiatzak 11, larunbata: Zorrolako errotarri-harrobira ibilaldi gidatua Javier Castrorekin. 10:00etan Karrikako frontoitik.
  • Maiatzak 12, igandea: ‘Erroztaz errota Oiartzun ibaiaren barrena’. Txalakako errota, Arraskuko errota, Ugarteko errota eta Ihurrita errotara bisita gidatua, Alex Rotetarekin. 10:00etan Ihurrita errotan (Ugaldetxon). Xorrola autobusean joango dira errotatik errotara. Igande saioan parte hartzeko Oarsoaldeako Turismo Bulegoan eman beharko da izena (doan da), 943 49 45 21 telefonora deituta edo turismoa@oarsoaldea.eus helbidera idatzita.

Gehigarriak

Oiartzungo Erroten Astea antolatu dute maiatzaren 9tik 12ra