Udan 40 kirol jarduera egiteko aukera izango dute oiartzuarrek

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Uda Kirol eskaintza antolatu dute eskualdeko udalek aurten ere. Oiartzunen 12 jarduera ezberdin praktikatzeko aukera egongo da. Gainera, eskualdean egongo diren beste 30 eskaintzetan ere izena emateko aukera izango dute oiartzuarrek. Haur eta gazteei zuzendutako jarduerak izango dira gehienak, baina helduagoek ere izango dute ariketa fisikoa egiteko aukera.

Ekainaren 17tik irailaren 8ra luzatuko da eskaintza eta zabaldu dute dagoeneko izen-ematea. Eskaintza aberatsa prestatu dute: arrauna, BTT, paddle surf, piraguismoa, eskalada, tenisa, igeriketa, esku pilota, padela, judo, zunba, gimnasia akrobatikoa eta erritmikoa…

Informazio gehiago eskuratu edo izena emateko antolatzaileekin jarri behar da harremanetan. BPXport, OTXE eta Oiarpek antolatuko dituzte Oiartzungo ikastaroak. Ikastaro bakoitzaren iraupena eta prezioa eskuorrian dago zehaztua.

Gehigarriak

Udan 40 kirol jarduera egiteko aukera izango dute oiartzuarrek