Sukaldari laguntzaileen lan-poltsa osatuko du Urmendik

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Oiartzungo Udal Ikastola Partzuergoak (Urmendi Haur Eskola) sukaldari laguntzaileen lan-poltsa osatzeko oposaketa martxan du. Ordezkapenak egiteko erabiliko dute hautaketa prozesutik aterako den zerrenda.

Bete beharreko baldintzak dira, besteak beste, oinarrizko lanbide heziketa edo erdi mailakoa edukitzea, janari-erabiltzaile txartela izatea eta euskarako 2. hizkuntza eskakizuna egiaztatzea.

Prozesuan parte hartzeko eskaerak Urmendi Haur Eskolako bulegoan bertan utzi daitezke (astelehenetik ostiralera, 09:30etik 15:00etara) edo urmendi@ouip.ikastola.eus helbidera bidali, maiatzaren 30 bitarte.

10 galderako azterketa teorikoa gainditu beharko dute hautagaiek eta lan esperientzia eta prestakuntza ere baloratuko dituzte. Hemen ikusi daitezke prozesuko oinarriak. Zalantzak argitzeko, 943 26 00 86 telefonora deitu dezakete interesatuek.

Gehigarriak

Sukaldari laguntzaileen lan-poltsa osatuko du Urmendik