Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus
Ekainaren 9ko Europako Parlamenturako hauteskundeetarako Oiartzungo hauteslekuetako mahaiak osatzeko zozketa egin du Udalak, ez-ohiko osoko bilkuran. 13 mahai egongo dira ekainaren 9ko hitzorduan. Hiru kidek osatuko dute bakoitza: lehendakariak eta bi bokalek.
Funtzio hori betetzea egokitu zaien herritarrei datozen egunetan banatuko zaie jakinarazpena, eta ezin badute mahaikide izan alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte Eskualdeko Hauteskunde Batzordean.
Titularrez gain, ordezko postuak ere hautatu dituzte. Lehen bi ordezkoek jasoko dute jakinarazpena (eranskineko zerrendan berdez markatuta daude). Dena den, Hauteskunde Batzordeak titular edo lehen bi ordezkoen alegaziorik onartuko balu, baliteke zerrendako hurrengo ordezkoek ere jakinarazpena jasotzea.
Ikusi hemen zozketaren emaitzak.
Alegazioak aurkezteko:
Donostialdeko Hauteskunde Batzordea. Teresa Kalkuta plaza 1 (Atotxa) Donostia. Telefonoa: 943004396.
Ordutegia: Astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 17:00etara, eta larunbatetan 10:00etatik 13:00etara.
Posta elektroniko bidez: alegaciones-JuntaElectoral-Donostia@justizia.eus edo helbide honetan: https://www.mesaselectorales.es/web-excusas-form/
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika